DIETA ETA ESTETIKA!!!!!!!
Bizirik iraunteko betidanik gizakiok jan egin behar izan dugu, janaria gure bizitzan oinarrizkoa da.
Hala ere, bizitza asko aldatu da eta horrekin batera jateko moduak ere bai.
Alde batetik, aintzinan jaten zuten janaria naturalagoa zen eta ariketa fisiko gehiago egiten zen, hau da,teknologia askoz atzeratuta zegoenez, derrigorrez oinez joan behar ziren lekuetara eta makinak erabili beharrean beraien eskuz egiten zituzten lanak.
Egun, erabat desberdina da, janari gehiena aurregina da eta teknologiaren aurrerapenarekin ez gara asko mugitzen.
Beste aldetik, lehen ondo ikusita zeuden emakume potolo samarrak;egun,ostera, ondo ikusita daude emakume argalak.
Azken hitz hau, argaltasuna, modan jarri da eta horren ondorioz arazo larriak sortu dira, hain zuzen ere anorexia edo bulimia gaixotasunak.
Bi gaixotasun hauek, oro har, emakume gazteetan gertatzen dira.
Argaltasuna lortzearen beste mugan, hirugarren munduan dago; jendea gose da eta haien ametsa ez da argaltzea, gisentzea baizik.
Bi muga hauek harrigarriak dira!
Gure herrialdetan gertzatzen denarekin zentratuko naiz.
Egun, hemen haurrek txikitatik ohitura txarrak hartzen dituzte, hau da, janari koipetsuegia jaten dute eta ez dakite nola jan behar den.
Horren ondorioz, hamaika umek gizentasun arazoa daukate.
Haurrak zein helduak dietaren bat saiatzen dira.Batzuek porrot egiten dute, beste batzuek kiloak galtzea lortzen dute baina gero oso azkar berreskuratzen dituzte eta hainbat dieta frogatuz gero naskatzen dira.
Gai honetaz nire iritzia hauxe da: ez dakigula nola jan behar den eta beste aldetik asko gustatzen zaigula jatea, niri bai behintzat, eta orduan zaila da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario