2012/01/26

Aristizabal baserria

ARESTIZABAL BASERRIA!!!!!


Maizpiden hilean behin talde bakoitzak txango bat egiten du.Txangoa normalean hilearen bigarren astean egiten da,hau da,erdian dagoen astean.
Urtarrilean, tokatu zaigun txangoa,Aristizabal baserrira joatea izan da.
Idazlan honen bidez, txangoa nolakoa izen zen, kontatuko dut.Asteazkenean Aristizabalantz abiatu ginen;iristean hotzak geunden mendian geundelako.
Berehala baserriko gizonak agurtu zigun eta hotz gehiegi ez pasatzeko baserrira sartzea proposatu zigun.
Zuzenean gizonak bere aurkezpena egin zuen eta elkarren artean gehiago ezagutzeko bakoitzak bere buruaren aurkezpena ere egin zuen.
Hori eta gero, sagarraren munduan zentratu zen, egia esan sagarrei buruz gauza asko zekien eta dena oso garbi azaldu zigun.
Prozesua azaldu eta gero, mermelada egiten aritu ginen.
Hurrengo lerrotan azalduko dut, sagar mermelada nola egiten den.
Lehenengo sagarrak hautatu eta pisatu behar ditugu.
Azukrearekin gauza bera egin behar duzu, alegia, azukrea pisatu.Osagaiak prest egon arren, sagarrak txikitu behar dituzu eta sutan jartzen dira, azukrearekin nahastuak. Sutan 30 minutu egon behar dute eta egosita daudenean makina batetik pasatzen dira,makina honen xedea sagarrak gehiago txikitzea da.
Hauek dira prozesuaren atalak, dagoeneko mermelada prest dago jaeko.
Prozesua erraza eta simplea da, ez dauka zailtasunik.
Sagarrak egosten ziren bitartean aprobetxatu genuen baserriaren inguruko parajeak eta gauzak ikusteko.
Baserria oso polita eta bitxia da, mendiz inguraturik dago eta mendi baten tontorrean Itsaso herria ikus dezakezu.
Baserriaren inguruan zelai asko daude eta zelai horiek gizonarenak dira, zelai haietan sagarrondoak daude eta hara abiatu ginen. Han azalpen bitxi batzuk entzun genituen, batik bat sagarrondoei buruz.
Bueltatu ginenerako mermelada prest zegoen eta bakoitzak poto bana eraman genuen.
Nire iritziz txango polita izan zen, eta baserriko gizona, Xabier oso jatorra izan zen gurekin eta hori oso importantea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario