2012/01/10

Aurtengo Gabonak!!!

Irailaren 9an gaude,gabonak pasa dira eta primeran alde batetik batik bat diru gehiago ez xahutzeagatik eta gutxiago jateagatik.
Beste aldetik atsedena bukatu egin da. Denok berriro lanera edo ikastera bueltatu behar dugu eta hori gogorra da.
Txikitatik gustatu zaizkit gabonak eta asko gainera.Hala ere, aurtengoak arraroak izan dira, ederki pasatu dut baina ez zidaitzan iruditzen gabonak zirela, agian zahartzen ari naizela izan datiteke.
Haurtzaroan gabonak oso politak dira batez ere Errege eguna, magikoa da.Urteak betetzen ditugunean, ostera, ez zaigu hainbeste gustatzen xahutzeko jaia baita.
Nire iritziz gabonetan gehiegi xahutzen da eta  honako gastu hauek egiten ditugu:
Lehenengo gabon gauerako janaria erosi behar da eta ez edozein janari baizik eta janari bitxiak: Foie,champagne eta abar, horri gehitu behar zaizkio olentzeroko  opariak.
Aste bat pasa eta gero gabonzaharra dator eta gau honetan berrio gastuak: janari bitxia, suziriak urte berriari ongi etorria emateko eta abar.
 Bukatzeko Errege eguna nahitaez Erregeko opila erosten dugu eta gero familiarentzat berriro opariak.
Gastuen laburpena egin eta gero konturatzen zara gastu gehiegi direla eta gainera memento larri batean gaude hain zuzen ere, krisian
Horrexegatik ez hainbeste xahutzeko eta gabonak dauzkadan tranpetan ez erortzeko bakoitzak bere gabonak bere gisara presta litzake.
Aurrezteko, esate baterako Olentzero eta errege egunak ospatu beharrean  bat aukeratzea  eta  bakarrik bat ospatzea eta ez erostea hainbeste turroi asko gisentzen baitute eta gainera garestiak dira.
Amaitzeko, esan behar dut Gabonak betirako mantendu behar direla tradizio bat denez eta politak direnez baina bakoitzak bere neurriak jarri beharko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario